XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baia suertatu zan domeka arrastai orretan Kiko joan zala beren lagun bategaz jantzea eske neska bieri; eta, asirik jantzan, neskak konturatu barik, zabaldu eutsien atakea gonapetan mandaulieri, sartu daitezan neskatilen izter artean.

Deabruak arturik, mandauliak, eukien goseagaz, usigi txakur amurrutuen moduan neskatileri.

Oneik lotsa parte orretan atzamurruka asten; da, ezin aguantaurik, mutilak bertan bera itxi ta eskapau; ta Kikok, ezer ez ekien moduan: Auxe dok baltza: plazearen erdian plantauta itxitea!

Jente guztia begira zer pasau ete zan; da Kikoren laguna joan zan aguazilagana zer pasau zan esaten, da kastigetako neskeri, usua zan moduan.

Baia suertatu zan Kikogaz egoan neskea izatea alkatearen alabea, ta aita alabeari gedarrez, eta alabea lotsaturik negarrez, jente aurrean ezin eutsalako esan aitari zer pasau zan.

Etxera joanik, amak begitu eutsan alabeari; eta, ikusirik usikadaz mailluskaurik, esan eutsan gizonari:

- Zelan edo alan topau bear da nor izan dan ori, lotsa galdu ori, gure alabea modu orretan lotsatu daualako!

Gizonak: Nondik asiko naz, ba?

Andreak: Nik daukat eretxia Kiko izan dala, ta emon bear jako eskarmentua.

Kikori abisaurik Erriko Etxera, ta aguazilak zurrau deklarau dagian, orrek eretxi txarra artu auen; da, etxera joaten itxi eutsien lez, apurtu ta erre kanabera ori, ta barria ifini aren lekuan.

Gero batenbatek apropostu errekadua Kikori alberriko osabea gaixotu dala